Creative Action against Discrimination

Bideo parte-hartzailea

Bideo parte-hartzailea, talde edo komunitate bat bideo-proiektu propioak sortzera bultzatzeko metodo bat da. Bideoen ekoizpena denentzat erraza eta eskuragarria denez, jendeari gai komunak eztabaidatzen laguntzeko, zalantzak adierazteko edo istorioak partekatekatzeko balio izaten du. Erakunde askok,  metodo hau erabiltzen dute arazoei irtenbidea topatzen laguntzeko, elkarren artean ezagutzak partekatzeko edota taldea ekintzak egitera bultzatzeko. Metodo honek talde baztertuei beren ideiak gauzatzen laguntzeko ere balio du. Oso baliagarria denez, mundu osoko GKE askok erabiltzen dute; ingurumen-ekintzatik hasita bakeari eusteko prozesuetara arte. Metodologia hori hainbat arlotan erabiltzen da, hala nola defentsa edo ikerketa komunitarioan, gaitasunen garapenean edo proiektuen ebaluazioan. Bideo partehartzailea gauzatzeko, hainbat metodo erabiltzen dira, gaiaren eta lortu nahi den emaitzaren arabera.

Horrelako proiektuetan sortzen diren bideo asko dokumentalen estiloan egiten dira. Askotan elkarrizketak eta grabazioak erabiltzen dira. Bideo parte-hartzailearen helburua, bideo bat ekoiztea ez ezik, ekoizpen horren prozesua ere bada. Horrelako proiektu batek bilatzen duen emaitza ez da zerbaiti edo norbaiti buruzko bideo bat sortzea, baizik eta taldea, komunitatea eta ingurunea inplikatzen duten bideo bat sortzea. Bideoaren eduki zehatza eta gai jakin baten eztabaidatik hasi eta soluzioak irudikatzeko moduari buruzko erabakiak hartzeraino doan prozesua, emaitza estetikoa baino garrantzitsuagoak izan ohi dira. Bideo-proiektu baten balioa, hau ekoizterako momentuan sortzen diren elkarrizketan eta hedapenean dago. Ideiak partekatzea, pentsamenduak eta esperientziak trukatzea eta produkzio-eztabaidak izatea bideo-proiektu baten zati garrantzitsuak dira.

Bideo ekoizpeneko prozesu osoak du balioa; hasieratik bukatzeraino. Garrantzitsua da bideoa sortzeko urrats guzti-guztiak parte-hartzaile talde osoak egitea, eta, ahal den guztietan, komunitate zabalago batera zabaltzea.

Bideo parte-hartzaileak diskriminazioari aurre egiteko tresna gisa balio du, horren bidez, ulermen kontzientea eta autoerreflexioa areagotu eta tailerretan estereotipoei, aurreiritziei, gorroto-diskurtsoei eta beste gai batzuei buruz eztabaidatu baitezakegu.

Tresna hau, normalean, baztertutako pertsonen ahotsak indartzeko eta anplifikatzeko erabiltzen da. Hala ere, gizartean posizio pribilegiatuak dituzten pertsonengana iristeko ere erabil dezakegu esaterako; haiek dituzten pribilegioei buruz gogoeta eginez, barneratutako jokabide diskriminatzaileaz jabetu daitezen.

Diskriminazioari buruzko bideo-tailer parte-hartzailea egiteko, garrantzitsua da norberarengandik abiatzea eta dibertsitatea sustatzen duten ariketak erabiltzea, parte-hartzaileek baztertutako pertsonen ahotsak kontuan har ditzaten. Nola gustatuko litzaioke gutxiengoari erretratatua izatea? Zer estrategia eraiki ditzakegu diskriminazioaren aurka? Eta zer aliantza sor ditzakegu talde baztertutako pertsonekin gure pribilegioak erabiliz diskriminazioaren aurka borrokatzeko?

Tailer honetan, diskriminazioaren gaiaz hitz egingo dugu eta hainbat jarduera egingo ditugu egoera diskriminatzaileak identifikatzen ikasteko. Honez gain, parte-hartzaileak sentsibilizatzen saiatuko gara eta etorkizunean egoera horiek gainditzeko tresna batzuk emango dizkiegu. Tailerraren amaieran, diskriminazioaren aurkako mezua “artistiko” bat sortuko dugu ahalik eta pertsona gehien erakartzeko eta gure ingurunea sentsibilizatzeko.

 

Esteka eskuliburuetara: 

www.caad-project.eu/eskuliburuak/