Creative Action against Discrimination

Ebaluazioa

Zer da ebaluazioa eta zergatik da beharrezkoa diskriminazioaren aurkako tailerretan?

Ebaluazioak hainbat metodo konbinatzen ditu esku-hartze espezifiko baten, ezarritako helburuak lortu diren eta zein mailatan lortu diren baloratzeko. Esku-hartze batek aurreikusitako ondorioak dituen jakiteko ere balio du. Esku-hartze bat edozer izan daiteke; lege berri bat, gizarte-politika oso bat edota diskriminazioaren aurkako borrokari buruzko tailer espezifiko bat. Ebaluazioak ikerketa zientifiko sozialetik eratorritako metodoak erabiltzen ditu, baina ez da ohiko ebaluazio-formulario estandarizatuetara mugatu behar; sormen-bitartekoen bidez egin daiteke, esku-hartze baten arrakastari buruzko hainbat gauza jakiteko. 

“Ebaluazioak hainbat arrazoi praktikorengatik egiten dira: programekin  jarraitu edo ez aintzat hartzeko, hauek hobetu, zabaldu edo murriztu behar diren erabakitzeko edota programa eta ekimen berrien erabilgarritasuna baloratzeko, programen kudeaketaren eta administrazioaren eraginkortasuna handitzeko eta programen babesleen erantzukizun-baldintzak betetzeko” .

Arrazoi hauek kezkagarriak izan daitezke kreatibo eta bideratzaileentzat ”ebaluazioa” edo “eraginkortasuna” bezalako hitzek “negozio” itxura baitute. Halere, garrantzitsua da aurreiritziei kasurik ez egitea, sormen naiz diskriminazioaren aurkako tailerrak ebaluatuz, bertan eskainitako ezagutza teoriko eta praktikoak funtzionatzen duten edo ez jakiten ere lagunduko baitute. Ebaluazioak kalitate kontrolak egiteko ere balio du; azken finean, gure helburua, gizartea eraldatzen lagunduko duten tailerrak bultzatzea da. Ebaluazioak diskriminazio tailer sortzaile batean lor daitezkeen emaitzen proba gardenak lortzeko ere balio du. 

 

Sintesiaren hartzaileak eta helburua 

Sinestesia irakasleei, bideratzaileei, hezitzaile formalei eta ez-formalei, proiektuen kudeatzaileei eta koordinatzaileei zuzenduta dago. Batzuetan, GKEek eta elkarteek baliabide gutxi izaten dituzte beren prestakuntzaren ebaluazio landua egiteko eta hori dela eta, askotan ez dituzte beren prestakuntza-ekintzak ebaluatzen edo estandarizatutako galdetegien bidez egiten bukatzen dute. Sintesi honen helburua, epe laburrerako zein luzerako ebaluazioak burutzeko teknika berritzaileak ematea da.  

Tresna horiek irakurlea prestatzen dute:

– Diskriminazioaren aurkako tailer sortzaileen ebaluazioaren garrantzia ulertzeko
– Ebaluazioaren norainokoaren eta helburuen ideia bat izateko
– Diskriminazioaren aurkako tailerrak ebaluatzeko tresnak izateko
– Diskriminazioaren aurkako tailerrak ebaluatzeko metodo sortzaileak erabiltzeko
– Diskriminazioaren aurkako tailerren epe laburreko eta luzeko ebaluazioa egiteko gai izateko.
– Parte-hartzaileek arrazakeriari eta diskriminazioari buruz duten autokontzientzia maila ebaluatzeko gai izateko (epe labur zein luzera

 

Esteka eskuliburuetara: 

www.caad-project.eu/eskuliburuak/