Creative Action against Discrimination

Antzerkia

Antzerki-tailerrak oso ikuspegi ludikoari lotuta egon ohi dira eta esperientzia konplexua eskaintzen diete parte-hartzaileei. Tailer hauek, adimena, hitzezko hizkuntza, gorputz-hizkuntza, norberaren gorputzaren inguruko kontzientzia naiz emozio eta sentsazioak lantzeko aukera ematen dute. 

Gizakiek antzerkiaren hizkuntza erabiltzen dute, harremanei, esperientziei eta munduari buruz duten ikuspegia irudikatzeko eta partekatzeko. Antzerkiaren bitartez egungo gizartearen paradigmak, balioak, mekanismoak eta kontraesanak dramatizatzean, diskriminazio, identitate, botere, pribilegio eta estereotipoak bezalako kontzeptuak ikuspegi kritikoz aztertzeko eta eztabaidatzeko aukera dago.

Gainera, Rol- joa bezalako ariketen bitartez, beste pertsona batzuen bizitza eta esperientziak errepresentatzen dira, eta horrek, beste pertsonen ikuskupuntu eta sentimentuak ulertzea ahalbidetzen du.  Antzerkia beste pertsona batzuk, mundua, naiz norbere burua ezagutzeko tresna ere bada. Arrazakeria eta diskriminazioa botere-desorekatik eta aurreiritzi eta estereotipoetatik sortzen dira eta hauen ondorioz, pertsona naiz eragile sozialek  aldaketa esanguratsuak bultzatzeko aukera, naiz , hitz egin edo hazteko aukera galtzen dute.

Pertsonei gauzei buruzko kontzientzia hartzen, beren errealitatea aztertzen eta eraldatzen laguntzen dien tresna praktiko eta eragile boteretsua da antzerkia eta eragin handia du parte-hartzaileengan, hauek emozionalki naiz intelektualki inplikatzea eragiten duelako; horregatik esaten da antzerkiak, adimen anitzak erabiliz lan egiten duela.

Gorputza erabiliz, hitz eginez edota aktuatuz ikasteak, beste bide batzuetatik lortzen zaila den prozesu metal ezberdin eta konplexu bat gauzatzea eragiten du. 

Espazioaren erabilera ezinbestekoa da antzerkian, baina espazioaren erabilera eta kontzeptzioa aldakorrak dira, honen esanahia kulturen araberakoa baita. Espazioan eta espazioarekin lan egiteak,  konpetentzia eta kulturarteko kontziantzia sortu eta botere harremanek duten eragina ulertzen laguntzen dute. Arrazakeria eta diskriminazioa espazioan gertatzen direnez,  espazioa modu performatiboan erabili daiteke bi gaiak lantzeko eta irudikatzeko; esaterako, pertsona bati sarrera baimenduz edo debekatuz.

Denbora ere funtsezko elementua da, honek jendearen arreta bereganatu edo erritmo bat markatzen lagundu baitezake. Esaterako, elkarrizketei eta interakzioei denbora eta erritmo aproposa emanezkero, harreman positiboak eraikitzen eta gatazkak kudeatzen lagun dezake. 

Antzerki tailer bat egiteak, dinamika bat sortzea, iritzi eta pertzepzio desberdinei aurre egitea eta helburu komun bat lortzeko desberdintasun horiek kudeatzea eskatzen du. Antzerkiak, munduaren ikuspegi pertsonala eta norberaren esperientziak zalantzan jartzeko eta beste batzuen ideiak ulertu eta onartzeko espazio bat eskaintzen die partehartzaileei. Gainera, taldea jende ezberdinak osatzen duenez, beste pertsona batzuekin harremantzea eta beldurra eta lotsa galtzea ahalbidetzen du. 

Antzerkia diskriminazioari aurre egiteko metodo gisa erabil daitekeen bezala, aniztasun eta diskriminazioari buruzko ezagutzak antzerki-lana aberasteko ere erabil daitezke. Gainera, enfoke berri honek, aniztasunaren inguruan sentsibilizatu eta diskriminazioari aurre egiteko gogoa piztu diezaieke parte-hartzaileei. 

Beste hitz batzuetan, antzerkia modu bikaina da diskriminazioari aurre egiteko!

Antzerki-tailerretan metodo ugari erabiliko dira, kasu askotan Oprimituaren Antzerkia. Metodo hauek, hausnartzeko, eztabaidatzeko eta geure buruari: “Zer egin dezaket mundu hobe bat sortzeko?” galdetzeko balioko dute.

 

Esteka eskuliburuetara: 

www.caad-project.eu/eskuliburuak/