Creative Action against Discrimination

Sare sozialak

Gizarte-baliabideak, diskriminazioaren aurka borrokatzeko  

Azken 15 urteetan, teknologiaren eraldaketak, pertsonekin komunikatzeko dugun modua aldatu du. Webgunea eta hedabide sozialak ez dira jada informazioa lortzeko toki soil bat. Gaur egun Internet erabiltzeko moduak ez du zerikusirik hasieran egiten zenarekin; gaur egun, erabiltzaileek beraiek, sortzen dituzte bertan aurkitzen ditugun edukiak; hortaz, webgunea ahotsa ez zuten pertsonei ahotsa emateko behin betiko tresna bihurtu dela esan daiteke. 

Gero eta erabiltzaile gehiago batu dira Internetek eskaintzen duen ikusezintasuna baliatuz modu aktiboan parte hartzera.  Arazoa ahots horiek askotan gizarte-bizikidetza harmoniatsua eraikitzeko eta gizarte-gaiak agerian uzteko erabili beharrean, diskriminazioa bultzatzeko erabiltzen direla da. 

Gizarte-baliabideak oso tresna erakargarriak eta herrikoiak dira gizartean, eta, ondorioz, mota guztietako pertsonek erraz erabil ditzakete. Guk tresna horiek eskaintzen dituzten komunikazio-aukerei balio eman nahi izan ditugu, diskriminazioaren aurka modu sortzailean erabiltzeko. 

Horregatik, diskriminazioa taldean era praktiko batean lantzeko jarduera eta ariketez osatutako 20 orduko tailer bat burutzeko dokumentu/erraminta-kutxa hau sortu dugu. 

Erraminta-kutxa horretan, bideratzaileek Facebook, Instagram, Twitter, Tik-tok eta bestelako baliabide sozialak erabiltzen ikasteko ariketak, diskriminazio-kanpainei aurre egiteko teknikak eta tresnak, post eta erantzun erakargarriak sortzeko tresnak eta lantegian ikasitako guztia eguneroko bizitzara estrapolatzen lagunduko duten aholku eta ariketa ezberdinak aurkituko dituzte. 

Tailer hau egin ahal izateko, ez da beharrezkoa aparteko materialik erostea; beharko dituzten gauza bakarrak parte-hartzaile bakoitzaren smartphone-ak eta praktika bakoitzean doan deskargatzen joango diren aplikazioak dira. 

Horrelako tailerren helburua, parte-hartzaileak gure gizarteek pairatzen duten arazoaz jabetzea eta diskriminazioaren aurkako borroka aktiboa eta kolektiboa egin ahal izateko, gizarte osoak eskura dituen tresnak erabiltzen ikastea da. 

 

Esteka eskuliburuetara: 

www.caad-project.eu/eskuliburuak/